Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Internet, kontsultarako laguntza

Egileak:

Ruben Garcia Perez

Txurdinagako (Bilbo) Osasun Zentroko pediatra


Internet ezinbesteko tresna bihurtu zaigu gure eguneroko bizitzan, bai arlo pertsonalean, baita profesionalean ere, ordenagailuetatik eskuan darabilgun telefonoetara ere pasatuz. Informazioak eta aukerak hain zabalak izanik, ba al dakigu behar bezala probetxatzen gure eguneroko lanean tresna erabilgarri zein eraginkorra izan dadin?
Tailerraren xedea, web orrien katalogo amaigabea eskaintzetik urrun, web 2.0 kontzeptutik abiaturik, osasun-profesionalontzat erabilgarriak izan daitezkeen tresna desberdinen zertzelada batzuk ematea da, bertan parte hartzen dutenen interesa piztu eta hortik abiaturik sareak eskaintzen dizkigun aukerak baliatu ahal izateko.
Tailerraren ardatz nagusiak honako hauek dira:
    • sarean bilatzea, kutxa txikitxoa erabili baino gehiago: Google, eskaintzen dituen beste aukera batzuk eta beste bilatzaile batzuk
    • Google ekosistema, bilatzaile arrunta baino askoz gehiago
    • osasunari buruzko informazioak hazkuntza espoenntziala bizi duen garai honetan, ba al dago zure interes-gunean/espezialitatean eguneraturik egoterik, arrazoizko ahalegina eskainiz? RSSak eta irakurleak
    • elkarrekin lan egiteko bideak:
      • ofimatika sarean: Google docs eta abar
      • wikiak
      • disko gogor birtualak: Dropbox eta antzekoak
    • lanak elkarbanatzeko beste bide batzuk: Issu, Scribd, Slideshare, Calameo
    • elkarrizketak sarean: gizarte-sareak (Twitter, Facebook, LinkedIn eta Google+)
    • beste tresna erabilgarri batzuk (multimedia fitxategiak, URLen laburtzaileak, bibliografia kudeatzeko tresnak e.a.).
 
*Parte hartzaileei inkestatxoa bidaliko zaie astebete lehenago, aurreko ezagumendua baloratu nahian.
**Tailerrean erabilitako materiala eta aipaturiko tresnak kontsultarako erabilgarri geldituko dira sarean.

Gogoratu mesedez tailer honetan izena ematen duzuenok ordenagailua eraman beharko duzuela.

 

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan