Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bertso-saio klinikoak berriz ere arrakastatsuak izan dira

2012-03-19

Martxoaren 9an, 48 pertsonek parte hartu zuten Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian antolatu diren Bertso Saio Klinikoetan. Ordu bete inguruko iraupenaren ondoren afaria egin zuten. Parte-hartzaileek taldeka jardun zuten, eta bertsolariek emandako arrasto edo datuekin zein hitzi buruz ari ziren asmatu behar izan zuten, gaixotasun bat askotan, baina bestelako hitz bat ere izan zitekeen. Horrela, bertso gai nagusiak, hotzeria, hazizurria, autopsia, ezkabia eta pip protesia izan ziren.
Borja Aginagalde, Nahikari Gabilondo, Karlos Ibarguren eta Felix Zubia aritu ziren bertsotan eta lehiaketaren irabazleak honakoak izan ziren: Marta Barandiaran, Hernaniko Osasun Zentroko medikua, Beñat Zubeltzu, Donostia Unibertsitate Ospitaleko BAMEa eta Migel Legarra, Medikuntzako 4. mailako ikaslea. Finalera, ordea, beste hauek ere helduz ziren: Ruth Salaberria, Donostia Unibertsitate Ospitaleko BAMEa, Miren Zubillaga, Medikuntzako 5. mailako ikaslea eta Garazi Esturo, Medikuntzako 4. mailako ikaslea izan ziren.
Irabazle eta finalistek OEEk antolatzen duen kongresurako inskripzioa irabazi zuten. Hala ere, aurrekoaz gain, irabazleek fonendoskopioa, esfigomanometroa eta Elhuyarren “Sendabidea ala iruzurbidea. Medikuntza alternatiboa proban” liburu bana ere irabazi zuten.                                
Informazio gehiago: Bloga - Shilisare - Umap - Facebook

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan