Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Webgune berria daukagu!

2012-04-16

OEEkideontzako albiste ona: apiriletik webgune berria daukagu eta bertan gure elkarteak egiten dituen ekimen guztien berri dago esku-eskura. Eta noski, horrekin batera, beste gauza asko ere: osasun-biltzarretako informazioa, osasun-mundua euskalduntzen laguntzeko foro bat, etab. Ikus dezagun zer dagoen:
 
oHasiera. Hemen azken albisteak ikusgai daude
 
oElkartea. Hemen hainbat gauza dago: Nire datuak (zure datuak aldatzeko aukera), Nire agiriak (aurten hasita, osasun-biltzarretako agirien karpeta: parte hartzeko diploma, komunikazioa egin izanaren ziurtagiria, kreditazio-agiria), etab. Agiri hauek biltzarra egin ondoren aktibatuko dira
 
oBerriak. Hemen azken urte honetan agertutako albisteak ikusgai daude (Albisteen atalean), baita, egindako OEEberri guztiak ere
 
oForoa. Hemen foro bat sortu dugu, osasuna eta euskara leloa hartuta, jendearen ekarpenak bideratzeko
 
oBiltzarrak. Urtero egiten dugun biltzarrari buruzko informazioa: egitaraua, hitzaldi eta komunikazioak (pasatu ondoren noski), etab. Dagoen berrikuntza garrantzitsua hauxe da: izena emateko, bazkideok ez ditugu gure datuak sartu behar, eta gainera, ordainketa zuzenean egin daiteke
 
oAgiri-fondoa. Hau osasun munduarekin zerikusia duten agiriez elikatuko da: osasun-biltzarretako hitzaldi, poster eta ahozko aurkezpenak, power pointak, material didaktikoa…
 
oEkimenak. Hemen Agote eta Ugarteburu sariei buruzko informazioa dago, Eibarren egindako topaketei buruzkoa, etab…

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan