Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bilbon egingo diren OEEren Biltzarrean izena emateko epea zabalik

2012-05-04

Dena prest dago datorren maiatzaren 18 eta 19an, Bilbon, OEEren 22. Osasun Biltzarra egiteko. Osasun-langileon erronka berriak izango da aurtengo gaia eta bertan entzungo ditugun hitzaldiak hiru mahai inguru hauetan kokatu dira: Bizitzaren medikalizazioa, Osasun-langileak gaixotzen direnean eta Osasun-langileak eta teknologia berriak.
Tailer eta hitzaldi interesgarri bi ere izango dira: osasun-administrazioen euskalduntzea eta espondilitisa duen paziente baten bizipenak.
Izena emateko www.oeegunea.org webgune berrian egiteko aukera dago maiatzaren 15 baino lehen. Ordainketa ere, nahi izanez gero, zuzenean egin daiteke bertan.
Gogoratu bazkideok, webgunean sartu ahal izateko edo biltzarrean izena emateko, aste honetan erabiltzaile (posta elektronikoa) eta pasahitza jaso ditugula. Beraz, bazkidea bazara eta biltzarrean izena eman nahi baduzu, ez dituzu zure datu pertsonalak sartu behar, erabiltzailearekin sartu eta kitto. Bazkidea ez bazara, datu guztiak sartu behar dituzu.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan