Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Grosen ezin otorrinoekin euskaraz egin

2012-07-10

Intxaurrondoko anbulatorioko paziente bat, euskaradun otorrino batekin txanda hartzera joan zen bere familia-medikuak agindu ziolako otorrinoarengana joateko. Hala ere, hau eskatu zuenean, Osakidetzako langileen erantzuna ez zeukatela horrelako daturik izan zen, hortaz, mediku batekin txanda eman zioten jakin gabe euskaraz zekien edo ez.  
Aurrekoa gutxi balitz, medikuarekin txanda izaterakoan, txosten guztiak erdara hutsean zituela, bere familia mediku euskaldunak prestatuta, otorrinoa erdaraz hitz egiten hasi zitzaion, eta berak mediku euskalduna eskatu zuela erantzun zion. Hala ere, pazienteak euskaraz egingo zuela eta ulertzen zuela espainolez.
Orduan, medikua eta erizaina espainolez egin behar ziela eta segurtasun arduraduna deituko zutela erdara ere ofiziala dela esanez hasi ziren. Eta hala egin zuten. Segurtasunekoa etorri zen, bera ere euskara gabea eta kanpora lagundu zion, hala ere, honek gutxienez barkamena eskatu zion eta arreta zerbitzura lagundu zion irtenbideren baten bila. Horko langilea prest agertu zen itzultzaile lana egiteko baina medikuak aukera ukatu zion, hortaz, langile hau saiatu zein beste medikuren batekin hitzordua ematen.
Lotsagarria izan zen gertatutakoa, eta are gehiago Osakidetzak oraindik langile euskaldunak identifikatua ez izatea eta zerrenda prestatuta ez izatea. Horrez gain, kode deontologikoaren arabera, ez da zilegi, inondik inora, paziente bat artatzeko prest ez egotea.
OEEk Osakidetzari honako eskaerak egin nahi dizkio:
1-      Euskara Planean jaso zen moduan, bezero eta langile euskaldunak ondo identifikatuta egotea eta horren sustapena egitea, horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen
2-      Ordezko langile euskaldunik ez egotekotan osasun profesionalek itzulpena onartzea, pazientea artatzeak lehentasun osoa duelako
3-      Osakidetzako langileak hizkuntz eskubideei buruz hobeto kontzientziaraztea

Bittor Hidalgo Osakidetzako pazientearen gutuna

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan