Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Europak Euskararen erabilera bermatzea eskatu du

2012-10-26

Hizkuntza Gutxituen Itunean zehaztutakoa betetze aldera, justizian, administrazioan, hezkuntzan edota komunikabideen esparruan euskararen erabilera bermatzeko urratsak egiteko galdegin die Europako Kontseiluko aditu talde batek Madril, Lakua eta Iruñeko gobernuei.

Gasteizko gobernuak ere baditu hutsune batzuk, ordea: Osakidetzan eta Ertzaintzan ez duela urrats nabarmenik egin ohartarazi du Europak. Osakidetzan, esaterako, langileen %50ek euskaraz badakiela baina erdaraz lan egiten duela jakinarazi du. Gizarte zerbitzuetan ere antzera gertatzen dela erantsi eta, beraz, aurreko txostenean azaleratutako arazoak mantentzen direla erantsi du. Nafarroako Osasun zerbitzuari ere egin dio ohar zehatz bat Europak: Osasunbiderako erizainak kontratatzerakoan euskara ez dela aintzat hartzen.

 

Dokumentua hemen irakur daiteke:

https://wcd.coe.int/ViewDoc.jsp?Ref=CM%282012%29111&Language=lanEnglish&Ver=original&Site=COE&BackColorInternet=C3C3C3&BackColorIntranet=EDB021&BackColorLogged=F5D383#P1825_235810

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan