Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iruñeko Osasun Biltzarrean gai interesgarri asko jorratu dira

2013-05-13

Maiatzaren 10 eta 11n Iruñean egin dugun Osasun Biltzarrean Haurtzaro eta Gaztaroko osasunari eragiten dioten gai asko entzuteko aukera izan dugu: elikadura eta nutrizioa, ohitura osasuntsuak, alergietarako tratamendu berriak, drogei buruzko alderdi asko, tratu txarrak haurtzaroan…

Tailerretan landu den gaiak ere interesgarria izan da eta goizekoa eta arratsaldekoa bete egin dira: “Nola entzun gazteak hitz egin diezadan, nola hitz egin nerabeak entzuteko”.

Informazio asko eman da eta hizlariek etorritakoen arreta piztea eta eztabaida sortzea lortu dute.

Aurtengo 23. biltzar hau OEEren eta Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartearekin batera antolatuta dugu.

Datozen egunotan webgunera igotzen hasiko gara bertan entzun ditugun hitzaldiak eta ahozko aurkezpenak, jarri diren posterrak, ikusi diren power pointak eta, baita, hitzladien bideoak ere.

Horrez gain asistentzia diplomak eta komunikazio eta posterrak egiteagatiko ziurtagiriak prest daude norberaren karpetan.

 

Utzi zure iruzkina

2013-05-14 18:01

kx! pena handia izan dut, zuen artean egun horietan egoterik, ez nuelako izan. Baina, irrikitan nago hor hitzegindakoaren berri izateko. Mila esker,egiten duzuen lanagatik! Donetz

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan