Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

.eus domeinua onartu dute

2013-07-09

Internet domeinuak arautzen dituen ICANN erakundeak oniritzia eman dio euskararen eta euskal kulturaren domeinuari. Hori horrela, 2014ko apirilean webguneak .eus domeinuarekin erregistratzen hasi ahal izango dira.

Iazko maiatzaren 24an bidali zuten .eus domeinua onartzeko eskaria ICANNera. Ebaluazio-fasera pasatzeari baiezkoa eman zion ICANNek, eta orain azken baiezkoa eman dio domeinuari.

Sustatzaileen esanetan, .eus domeinua euskararen eta euskal kulturaren sustapenean oso lagungarri izango da. Halaber, Interneteko espazio birtualean, euskara beste hizkuntzen mailan kokatuko duenez, .eus domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresna izango da; baina ez hori bakarrik, .eus domeinuari esker, euskara Interneten lehen mailako hizkuntza bihurtuko da, mundu mailako aitorpena eskainiko baitio.

Ekainaren 21ean EHUn ekitaldian egin zuten .eus domeinua lortu izana ospatzeko, eta hainbat ordezkari politiko egon ziren bertan. Besteak beste, Iñigo Urkulluk lehendakariak Eusko Jaurlaritzak domeinu berria erabiliko duela adierazi zuen. 

Hizkuntza eta kulturen komunitateen lehen domeinua 2005ean onartu zen, .cat hizkuntza eta kultura katalanaren Lehen Mailako Domeinua onartu zenean, hain zuzen. Domeinu horrek ordura arte domeinuen sailkapenean ez zegoen domeinu-izaera lortu zuen, eta, horri esker, bidea ireki zaie .eus bezalako domeinuei. Galiziera sustatzeko sortutako .gal domeinuari ere oniritzia eman berri diote gurearekin batera.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan