Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEE eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren arteko hitzarmena

2013-10-31

Karlos Ibarguren OEEko lehendakariak eta Cosme Naveda Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidenteak, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Erakunde biek osasun alorrean eta euskarari dagokionez zenbait ekimen egiteko beharraz gogoeta egin dute. Zentzu horretan, elkarrekin lan egiteak sinergiak eta eraginkortasuna handitzeko balioko duela uste dute.

Horri esker, erakunde biek elkarrekin garatuko dituzte, besteak beste, prestakuntza alorreko ekintzak (ikastaroak, biltzarrak...), jarduera informatiboak (hitzaldiak, Elkargoaren boletinerako euskarazko albisteak...), eta, oro har, osasun-alorrean eta Elkargoaren funtzionamenduan euskararen normalizazioa bultzatzeko ekintza ezberdinak.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan