Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzako hainbat mediku euskararen bazterketa salatzen hasi dira

2014-05-15

Hainbat medikuk Osakidetzan euskarak bizi duen bazterketa salatzeari ekin diote kontsultara joaten diren pazienteei egoeraren berri emanez.

Osakidetzako lehen mailako arreta unitateetako hainbat mediku Osakidetzak egiten dituen odol eta gernu analisien emaitzak gaztelera hutsean daudela salatzen hasi dira. Besteak beste, Durango (Landako) eta Debagoienako lehen mailako arreta unitateetako hainbat medikuk ekin diote euskararen bazterketa salatzeari. Salaketa pazienteei banan-banan eskura emandako idazki baten bidez egiten ari dira. Idazki horretan Osakidetzak egiten dituen analisien emaitzak, «gaztelera hutsean» ematen dituela jakinarazten dute eta Osakidetzak «legea» ez duela betetzen salatzen dute.

Osakidetzaren euskararen bazterketa salatzen ari diren mediku hauen esanetan «Mutualiak edozein paziente euskalduni odol analisien emaitzak euskaraz ematen dizkio; ez elebitan, euskara hutsean baizik. Hau da, enpresa pribatuek bai baina erakunde publikoak, Osakidetzak, ez du euskararik erabiltzen». Pazienteengana iristen ari den idazkia, batik bat, familiako mediku eta pediatren bitartez ari dira zabaltzen.

Irakurri osorik hemen

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan