Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osabide euskaratzeko araudia zehazteari uko egin dio legebiltzarrak

2014-06-13

Osakidetzan historia kliniko elebiduna izatea lehentasuna izango da, euskara normalizatzeko 2013-19 planaren arabera. Ordea, hori hala izan dadin araudi berezia egiteari uko egin dio Eusko Legebiltzarrak. EAJk eta PSE-EEk bat egin dute Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren baliagarritasuna aldarrikatzeko eta historia klinikoa euskaraz izateko eskubideari buruzko araudi zehatza ukatzeko.

Historia klinikoaren garapena legez arautzeko eskatu du Rebeka Uberak, EH Bilduko legebiltzarkideak, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatze aldera, osasun profesionalek historia klinikoa euskaraz izateko aukera arautzeko proposatu du. Horretarako, euskaraz aktibatuta dauden euskarri informatikoen erabilera zabaltzea galdegin du, baita historia klinikoa euskaraz jasotzearen garrantzia azaleratzeko sentsibilizazio kanpaina bat egitea ere.

Irakurri osorik Berria.infon

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan