Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Abenduaren 3ko adierazpena

2014-12-01

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak medikuntzako ikasleen adierazpen honekin bat egiten du:

 

Abenduaren 3rako adierazpena

Osasungintza Euskaldundu BEHINGOZ

Azpian sinatzen dugunok ondokoa adierazi nahi dugu:

EAEko estatutua (1978) eta UPV/EHUko lehen euskara plana (1989) onartu zirenetik hamarkada batzuk igaro dira eta gaur egun, oraindik, osasungintzako arlo nagusiak diren adar asistentzialak (Osakidetza) eta formazioak (medikuntzako gradua) euskaldundu gabe jarraitzen dute.

Zenbait euskara plan (2 Osakidetzan eta 3 UPV/EHUn) onartu diren arren,  oraindik ere euskaldunok ez dugu gure osasun langileekin euskaraz egiteko aukera bermatuta eta medikuntza ikasleek ere ezin dituzte beraien ikasketak euskara hutsean egin.

Ordua da behingoz aspaldiko aitzakiak albo batera uzteko. Ezin da onartu plazak ateratzeko orduan mediku euskaldunik ez dagoela inork esatea, azken 25 urteetan 2500 ikasle inguru pasatu baitira UPV/EHUn eskeintzen den medikuntzako erdizkako euskal lerro horretatik. Hizkuntza teknikoaren gabeziaren arazoak ere gaindituta beharko luke. Esaterako, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 24 biltzar zientifiko egin ditu dagoeneko. Liburu espezializatuak ere argitaratu dira, bai unibertsitatetako argitaletxeetan (UPV/EHU, UEU), zein Elhuyarren.

Azken batean borondatea da hau konpontzeko giltza eta boteredunei (Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, Dekanotza, Sail Akademikoak) dagokie gabezi hauei irteera bat emateko neurriak hartzea. Lotsagarria da Medikuntzako ikasleak EUTSI plana sortu eta mobilizazioak egitera behartuta egotea beraien eskubideak bete daitezela eskatzeko. Oso merke ateratzen zaie agintariei bere arduragabekeria.

Honegatik guztiagatik eskatzen dugu:

·  Unibertsitate Ospitaleetan ikasgai guztiak euskaraz izateko aukera bermatzea, horretarako behar diren neurriak hartuz

· Euskaraz ikasi nahi duen edozein ikasleri, Iparraldekoa, Nafarroakoa ala EAEkoa izan, euskaraz ikasteko aukera ziurtatzea

·  Osakidetzako euskara plana burutzea espezialista euskaldunak kontratatuz

·  UPV/EHU eta Osakidetza batzorde mistoan biltzea, eta behar diren lanak egitea arestian aipatutako helburuak lortzeko

Azken finean, Osasungintza euskalduntzeko oztopoekin BEHINGOZ bukatzea eskatzen dugu.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldiaren 4. edizioan aurkeztutako lanen laburpenak irakurgai daude jada Osagaiz aldizkarian
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 10ean egin ziren X...
Euskara zu zara
"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan