Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iñigo Jacari erantzuna

2015-02-04

Iturria: Berria.eus

 

Iñigo Jaca Arrizabalaga jaunak komunikabide batean baino gehiagotan aipatu du Osakidetzan sendagile espezialista elebidunen talde bat behar dela, eta horri dagokionez, garbi utzi nahiko nuke Osakidetza neurri zehatzak ezartzen ari dela hori berandu baino lehen posible izan dadin. Osasun Sailaren apustua, Osakidetzaren barruan euskara arloari dagokionez, garbia eta agerikoa da: legegintzaldiko lehenengo urtean, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu dugu, eta lehenengo aldiz, orain arte inoiz garatu ez diren neurri batzuk ezarri ditugu; Jaca jauna, nolabaiteko ardura-karguak izanda, sistemaren parte zenean ere garatu gabekoak, hain zuzen. Sarean honekin lotuta dauden ezagutzei balioa ematen eta agerian uzten ahalegintzen ari gara, gure pazienteen eta euskal gizarte osoaren zerbitzura jartzeko, oraintxe bertan!

Denok dakigu Osakidetzan egiten dugun arreta-lana, nagusiki, ahozko komunikazioan oinarritzen dela. Horregatik, 2013an onartu genuen Planaren barruan, neurri jakin batzuk zabaltzen, haien erritmoa bizkortzen eta hedapena handitzen saiatu gara. Adibidez, 2015ean, erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza erregistratzen hasiko gara. Hala nahi duten bezeroen kasuan hasiko gara aipatutako datua erregistratzen. Halaber, erabiltzaileek euskarazko arreta zein unitate edo zerbitzutan jaso dezaketen aldez aurretik jakin dezaten ahalegin berezia egingo dugu, euskarazko ahozko komunikazioak ahalbidetzeko helburuarekin.


Arreta Espezializatu elebidunari dagokionez, Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2. Planean, hitzez hitz, bi ataletan, zera jasota dagoela gogorarazi nahi nuke:

«Ospitaleetako Arreta Espezializatuaren kasuan, hainbat espezialista elebidun partaide direla, pixkanaka euskarazko arreta ziurtatuko duen espezialitate-eskaintza bat osatzen eta zabaltzen joango da, herritarrei euskarazko arreta-zirkuitu osoa eskaintzera iristeko asmoz. Plangintzaren lehenengo sei hilabeteetan, ospitaleek euskarazko arreta zein espezialitatetan bermatzen hasiko diren zehaztu eta ezagutarazi beharko dute, eta geroago, urtez urte, eskaintza zabaldu beharko dute, espezialitate bakoitzaren zabalpena eta eskaera kontuan hartuta, zirkuituan ahal den alor kopuru handiena barne hartzeraino. Arreta espezializatu elebidunaren eskaintza honen jarraipena eta ebaluazioa hala Euskara Plan honetako bi ebaluazioen nola urteko Programa Kontratuaren bitartez egingo da».

Aipatutako Programa Kontratuan, kudeaketari dagokion atalean, erakunde bakoitzak baloratuko du, bai kualitatiboki bai kuantitatiboki, Lehen Mailako Arretaren eta Espezializatuaren artean arreta-zirkuitu eledun bat eskainiko duen.

Azken finean, berriz esango dut, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzearen aldeko gure apustua sendoa da eta egitateek horixe frogatzen dute.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko. “Familia ...
Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan