Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bertso Saio klinikoa Hernanin

2015-02-17

Urtero bezala, aurten ere bertso-saio sanitarioa egingo da Goiko Lastola sagardotegian martxoaren 6an.

 
Non: Goiko Lastola Sagardotegia, Ereñozu auzoa 89, Hernani
Noiz: martxoaren 6an, ostirala, 18:30ean
Norentzat: osasun arloarekin erlazioa duen edonorentzat
Izen-ematea: martxoaren 2a baino lehen
 
HDO.ABIAN@osakidetza.net 
HDO.UCOMUNICACION@osakidetza.net
 
Informazio gehiago: 943 00 70 92 (08:00-15:00 h)
 
 
BERTSOLARIAK:  Felix Zubia, Karlos Ibarguren, Nahikari Gabilondo
 
 
OINARRIAK:
 
1. Txapelketa taldeka egingo da. Talde bakoitzak hiru pertsona izango ditu.
 
2. Parte hartzaile osasun arloarekin erlazioa duen edonor izan daiteke (zeladore, mediku, 
administrari, erizain...). Aurten ere, saiakera berezia egingo dugu taldeak eta asmatu 
beharreko hitzak horretara moldatzeko.
 
3. Izena emateko azken eguna MARTXOAREN 2a izango da.
 
4. Izena beti banaka emango da. Ikasleen kasuan ikasketa-maila eta ikastokia adieraziko dira. Kontakturako helbide elektroniko bat eta telefono bat beharrezkoak dira.
 
5. Taldeak zozketaz osatuko dira.
 
6. Ikusle bezala bertaratzeko aukera ere badago. Hala nahi izanez gero, izena ematerakoan jakinarazi beharko da.
 
7. Saioa hasi aurretik afariaren balioa, 35 € emango ditu pertsona bakoitzak.
 
8. Taldeek zenbaki bana izango dute, hots, 1. taldea, 2. taldea etab. Taldeak hala erabakiz gero, izena ere jar dakioke.
 
9. Txapelketa kanporaketa sistema bidez jokatuko da. Bertsolariek kanporaketa saio bakoitzean bertso-kopuru jakin bat kantatuko dute eta taldeek idatziz bertso bakoitzak aipatzen duen diagnostikoa edo hitza asmatu behar dute. Denak asmatu ezean taldea kaleratua izango da. Bertsoak ez dira inoiz bitan kantatuko.
 
10. Kanporaketen bidez bi talde pasako dira finalera.
 
11. Sailkatutako bi taldeek finala jokatuko dute. Horretarako, talde bakoitzak lau bertsori dagokien diagnostikoa edo hitza asmatu beharko du, bertsoan diagnostikoa asmatzeko nahiko datu egongo delarik. Asmatuz gero bi puntu lortuko dituzte, eta asmatu ezean beste taldeak izango du aukera errebote bidez puntu bat lortzeko. Oraingoan ere bertsoa behin bakarrik kantatuko da. Erantzuna TALDEKO BOZERAMALEAK (beti pertsona berak) emango du. Erantzun bakarra onartuko da taldeko.
 
12. Kanporaketatan zein finalean berdinketa emanez gero epaimahaiak erabakiko du nola hautsi berdinketa.
 
13. Finalera iristen diren bi taldeek saria jasoko dute.
 
14. Epaimahai bat izango da txapelketa gidatzeko.
 
15. Epaimahaiak honako oinarri hauek aldatzeko eskubidea du, txapelketan antolaketa-arazoak bideratzeko behar izanez gero.
 
16. Txapelketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar ezinbestean. Hala ere, beti egongo da kexatzeko eskubidea.
 
 
HDO.ABIAN@osakidetza.net edo HDO.UCOMUNICACION@osakidetza.net
 
APUNTATZEKO: Tel. 943 007092

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan