Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Medikuntza eta Odontologiako ikasleei: Iñigo Jacaren gutuna

2015-02-17

Iturria: berria

2015-02-17 / Iñigo Jaca Arrizabalaga.

Joan den astean, Leioako Medikuntza Fakultateko 112 ikaslek itxialdia egin dute protesta egiteko, hain zuzen ere EHUko agintari akademikoek borondaterik ez dutelako medikuntza irakaskuntza herrialde honetako hizkuntza ofiziala ere baden horretan eskaintzeko, euskaraz alegia. Horren zergatia ulertzeko, 10/1982 Euskararen Normalizazio Legea aldarrikatu eta hogeita hamabi urtera, bide bakarra dago: komunitate gaztelania-hiztunak euskal hiztunen komunitatearekiko duen inposatze eta azpiratze gogo etengabekoaz jabetzea.

Eta inposatze horren euskarririk nabarmenenak Medikuntzako Fakultatea eta Osakidetza dira, zalantzarik gabe. Aipatutako 10/1982 legeak esaten zuen aplikatu ahal izateko arauak garatu behar zituela, eta, osasun arloari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 21 urte itxaron zuen. Ez al da epe luzeegia hura errugabe izan dadin? Hori izan zen euskal hiztun diren hiritarrek jasan behar izan zuten tunel beltza, gobernu haien osasungintzan; izan ere, ez baitzen beharrezko dekretua 2003ra arte atera.

Sekula ez da lortuko euskara normalizatzea, euskal hiztunen bizitzako arlo publiko guztietan bere tokia ez badu, zeren ez baitugu ezer egiten seme-alabak ikastolara bidaliz, baldin eta Osakidetzan medikuarengana doazenean, edo unibertsitatera, hitz edo ikasi gaztelaniaz egin behar badute. Arlo horiek murriztea da euskararen etsaiek erabiltzen duten metodoa, hizkuntza azpiratzeko, baztertzeko, ezkutatzeko eta deuseztatzeko.

Protestan ari diren ikasleek bizi duten arazo honen arrazoia unibertsitatea endogamikoa izatea da. Lehentasuna eman zaie gaztelania-hiztunen interesei, eta ez, lege-arauak errespetatzeari, gobernuak eta erakunde publikoak hizkuntza ofizialak, euskara hala baita, bultzatzera derrigortzen dituzten Europako legeak eta arauak errespetatzeari.

Agur bat bidaltzen diet medikuntza eta odontologiako ikasleei, eta animatzen ditut aurrera egin dezaten borrokan, euskarak medikuntzan ere har dezan irakaskuntzarako eta ikerketarako behar duen lekua, hala baitagokio hizkuntza bizi orori, eta exijitu ditzagun, denon artean, hizkuntzan ere gai diren irakasleak. Eta demagogoei esan iezaiezue, gaur elebidun eta sonatu izan nahi duen edozein unibertsitatetan, klaseak ingelesez eta bertako hizkuntzan ematen direla. Zuei ez dizuete irakasten ez zuen hizkuntzan eta ez nazioarteko interesa duen hizkuntzan. Eutsi goiari!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan