Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"EHUn ezinezkoa da medikuntza euskaraz ikastea"

2015-05-18

“Arduradunak nahiko gertu ditugula aprobetxatuz, Medikuntza euskaraz ikastea zer den azalduko dizuegu”. Halaxe ekin dio Xabier Iturraspek graduazio ekitaldiko diskurtsoari (behean bideoa ikusgai).

Zailtasunak Medikuntzako bigarren zikloan aurkitu dituztela nabarmendu du ikasleak: praktika eta mintegi gehienak erdaraz jaso dituzte eta ordu teorikoei dagokienez, Gurutzetan %36 izan dira euskaraz, Basurtun erdia, Donostian %65 eta Gasteizen ordu bakar bat ere ez da izan euskaraz, euskal lerroan matrikulatuta egon arren.

“Errektoretzak beste alde batera begiratzen du”

“Beraz, arazoa argi dago: ezinezkoa da EHUn Medikuntza euskaraz ikastea. Eta arazoa argi badago, erantzuleak ere bai: dekanotzak eta departamentu buruek gai honekiko interes falta nabarmena erakusten dute, irakasleen kontratazioetan euskaraz jakitea baino garrantzi gehiago ematen zaio sarri harreman pertsonal eta antzeko kontuei; euskara batzordeak urteak daramatza bildu gabe; errektoretzak beste alde batera begiratzen du; eta Osakidetzak EHUrekin duen hitzarmena dela-eta, ezin dute beraiena ez den ospitale batean eskolarik eman”.

Azken urteotan ez dela aurrerapausorik eman salatu eta Medikuntzako 120 ikasle euskaldunen eskubideak aldarrikatu ditu Iturraspek. “Ez gara bigarren mailako ikasleak!”.

MIR azterketan, EHUko lehenengoak euskaldunak

“Goiz honetan hainbatetan entzun dugu jasotako formakuntza bikainaren fruitua direla MIR azterketan lehenengo hamar postuen artean geratu diren EHUko bi ikasleak, baina inork esan al du euskal lerrokoak direla bi ikasle horiek? Ez al du honek frogatzen posible dela mediku ona eta euskalduna izatea?”.

Osasun sistema euskaldun eta publikoaren alde lan egitera deitu du hizlariak. “Gaur ikasle eta bihar mediku euskaldun bezala, euskaraz ikasi, sendatu eta batez ere euskaraz bizitzeko eskubide osoa daukagulako”.

Publikoaren txalo zaparrada jaso du diskurtsoak. Hona hemen graduatu berriek egindako hitzaldia:

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan