Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzako kontratazioetan eskakizunak ez dira kontuan hartzen ari

2015-05-22

LABek salatu duenez, Osakidetzan kontrazio masiboak egiten ari dira, eskakizunak kontuan hartu gabe:

LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazioaren inguruan egindako azterketak ondorioztatzen duenez, kontratazio ilegal masiboak egiten ari da Osakidetza kategoria eta kontratazio mota guztietan, lanpostuek duten euskararen ezagutza-betekizuna errespetatu gabe. Osakidetzako arduradun politikoen arduragabekeria salatzen dugu, herritar eta langileon hizkuntz eta lan eskubideak urratu, euskara ikasteko ahalegindu diren langileak mespretxatu eta Osakidetzan euskaren normalizazioa modu honetan eragoztea larria baita erabat. LAB sindikatuak gai hau guztiz argitu asmoz behar besteko azalpen eta erantzukizunak eskatuko ditu.

Kasu ugaritan, lanpostuan lana egiteko euskararen ezagutza egiaztatzea betebeharra izanik, baldintza hori ez da bete. Zehazki,azken 6 hilabetean soilik, ehunka kontratazio ilegal, euskararen ezagutza kontutan hartu gabe, egin direla esan dezakegu datuak eskutan. Ehunka kontratu ilegal, non euskararen normalizazioa eta hizkuntz eskubideak urratzeaz gain, lanpostuari zegozkion langileak kanpoan utzi diren. LAB sindikatuak jadanik pausoak eman ditu legez kanpo egin ohi den kontratazio bakoitzaren inguruko azalpenak eta erantzukizunak eskatzeko.

Informazio gehiago

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan