Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Gogoan Izan"

2015-11-13

Behatokiak euskaraz egon zen erreklamazio baten inguruan bideoa egin du:

Batzuetan, euskaraz bizitzeko ahaleginak egin arren, arazo dezente izaten ditugu helburu hori lortzeko. Gaurkoan ekarri dugun kasua horren adibide da. Maixux, Donosti aldeko adineko emakumea da, eta alzheimera diagnostikatu ziotenetik, erakunde batek antolatutako tailerretara joaten hastea erabaki zuen. Baina bertan, ikastaroak erderaz egiten ziren eta berak euskaraz bizitzeko zuen eskubidea urratua ikusi zuen.

Hori dela eta, nahigabea, inpotentzia eta amorrua sentitu zuen. Baina, ezer egin gabe egon ordez, urraketa horri erantzuna eman nahi izan zion. Horretarako,  Behatokira jo zuen babes eske. Eta bertakoekin elkarlanean, egoera aldatzea lortu egin du, hizkuntz eskubideak bermatu daitezen lortuz.

https://vimeopro.com/duintasun/bideak/

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan