Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Mintegia: negar egiten duten pazienteak eta beste kontsulta sakratuak

2016-01-05

Urtarrilaren 15 arte ondorengo mintegian parte hartzeko aukera dago:

Aurpezpena

SIAPak (Seminarios de Innovación en Atención Primaria) dinamika berezia duten mintegiak dira. Partaide guztiak, bai hizlari zein entzuleak, maila berean daude eta haien arteko hartu-emana bi norabideetan egiten da. Inor ez da inor baino gehiago, eta ikasle zein maisua edo katedraduna maila berdinean leudeke, bakoitzaren iritziari balio eta garrantzi bera emango zaiolarik. Topaketa egunaren aurretik eta ondoren eztabaida birtuala dago, esperientziari etekinik handiena atera ahal izateko.

Egitaraua

Abenduaren 1ean hasiko da eztabaida birtuala.

Eztabaida presentziala Bilbon: Otsailak 12, ostirala.

16:30etatik 17:30tara: “Sufrimendua eta osasuna, gaixotasuna eta heriotza” (Amaia Benito Pumarejo eta Izaskun Andonegi).

18:00etatik 20:00tara: “Negar egiten duten pazienteen edo kontsulta sakratuen” gaineko egoera edo kasu kliniko edo/eta ikerketak (8 gehienez).

Otsailak 13, larunbata.

9:00etatik 10:00tara: “Negar egiten duten pazienteen edo kontsulta sakratuen” gaineko lau aurkezpen: gutxiengoak eta ahaztuak, ikerketa, irakaskuntza eta klinika arloak jorratuko dituztenak: (Maxi Gutierrez. Marta Pastor. Rafa Martínez.Juan Gérvas.)

10:00etatik 11:00etara: Parte-hartzaileen aurkezpena eta kaferako tartea 11:00etatik 15:00etara: Eztabaida orokorra

Izena emateko epea

Urtarrilaren 15era arte DOAKOA ETA KE INDUSTRIALIK GABEKOA

- Birtuala (parte-hartze presentzialik gabea)

- Birtuala-presentziala Izena emateko posta elektroniko bat bidali: -jjgervas@gmail.com -sede@osatzen.com -mpf1945@gmail.com

Postaren gaian “Bilboko SIAP izen-ematea” adierazi eta gorputzean: - Izen-emate mota (birtuala /B+P) - Curriculum laburra, 500 hitz baino gutxiagokoa: formakuntza, egungo egoera, konpromiso soziala, hizkuntzak, zaletasunak…) Ondoren talde birtualera gehitzeko gonbidapena helduko zaizu (hau gertatzen ez bada, idatzi berriro mesedez).

Gainera, kontsulta sakratuen KASU KLINIKOEN BANKU bat sortu nahi dugu, eta IKERKETA GALDEREN BANKUA baita ere. Hauetan parte hartzeko bidali iezaguzu zure kasu edo egoera klinikoa lehen bait lehen aurretik azaldutako 3 posta helbideetara.

Animatu EUSKARAZ PARTE HARTZERA, ahoz eta idatziz!!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan