Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Giro aparta Kalderapekon egindako bertso-saio klinikoetan

2016-02-05

Atzo, otsailaren 4an, osteguna, Bizkaiko Bertso Saio Klinikoak egin ziren Bilboko Zazpikaleetako Kalerapeko bilgunean, OEEk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoko Euskara Batzordeak antolatuta.

Ohi bezala, giro polita egon zen bertsolariekin, oraingo honetan, Jon Maia eta Eneko Abasolo-Abarkasekin. 6 talde aurkeztu ziren lehiaketara: DBH txikia, Kalderagoiko, Scarpa, Frankling, Multipotenteak, Meatzalde, Santageda.

Beste urteetan hasieratik kanporaketa sistema erabili izan bada ere, atzokoan bi fase egon ziren. Lehenengoan bertsolariek 8 gai atera zituzten eta gai bakoitza bertso batekin azaldu beharrean, gai horietako batzuk zailak izanik, bina bertso erabili ziren ahalik eta ondoen azaltzeko. Gailendu zirenek, hiru talde, bigarren fasera pasatu ziren.

Fase horretan txandaka, talde bakoitzak bertsolariek botatako gaia asmatu behar zuten eta, ez asmatzekotan, errebotea hurrengo taldera pasatzen zen. Horrela 9 gai azaldu ziren, talde bakoitzak 3 erantzun behar izan zuelarik. Irabazlea Santageda taldea izan zen, hau da, Josune Tutor, Loudes Untzueta eta Iñaki Peña.

Ondoren afari goxoa izan genuen Kalperakoen esku finei esker.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan