Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskarak Arabako osasun-zentroetan gero eta presentzia handiagoa du

2016-06-08

Arabako osasun-zentroetan euskararen erabilera bultzatzeko asmoarekin "Egun on, Araba" lehiaketa jarri zen martxan. OEEko kidea ere den Josune Tutor izan da proiektuaren sortzailea  eta bere esanetan, osasun-zentroetan zegoen arazo bati erantzuteko sortu zen leihaketa. Izan ere,  osasun-zentroetara deitzen zutenean, gehienetan erderaz erantzuten zietela jabetu ziren. Hori dela eta, Youtubeko bideo baten eraginari esker, Kanadako herrixka batean hartutako erabakia hartu eta txapelketa bat sortzea proposatu zuen.

Helburua ez da izan profesionalak epaitzea, zerbitzua sendotzea baizik. Eta esan daiteke euskarazko arretaren alorrean azken bi urteetan gorantz egin duela, 2015. urtean %60ra helduz. Azpimarratu behar da 250 dei egin ostean Araia eta Zuiako osasun-zentroak izan direla lurraldeko euskaldunenak eta horrenbestez txapelketaren garaileak. Baina hala ere, nahiz eta herri horiek irabazleak izan, irabazle nagusiak arabar guztiak izan direla esan daiteke.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan