Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Berriako Udako seriea: azken hitzaren jabe (II)

2016-08-30

II. Anjel Lertxundi eta Felix Zubia: Oinazeaz: esan ezin denik gabe

Anjel Lertxundi idazlea gaixotasunez usu aritu izan da bere obretan; 'Zu' liburuan bereziki landu du gaia: emazteari minbizia diagnostikatu osteko prozesuaren berri eman du.

Felix Zubiak, mediku lanean, eri larriak artatzen ditu sarri. Adorea dute biek hitza argi eta garbi ebakitzeko: 'heriotza'.

Zuriz jantzita, Felix Zubia. Agur beroa egin dio Donostia unibertsitate ospitaleko harreran Anjel Lertxundi idazleari. Ezagunak dira lehendik biak, eta interes handiz hartu dute eritasunez, heriotzaz eta pazienteen autonomiaz elkarrekin mintzatzeko proposamena. Zaintza intentsiboetako unitateko bilera gela batean egin dute solasaldia, airean mediku eta erizainentzako oharrak megafono bidezko sistema baten bidez entzuten diren bitartean. Aurretik, erietxeko hainbat tokitan argazkiak egin dizkie argazkilariak: minez eta esperantzaz beteta egon ohi diren korridoreetan, ohe aldamenetan.at.

http://www.berria.eus/paperekoa/1943/002/001/2016-08-28/oinazeaz_esan_ezin_denik_gabe.htm

II Antton Elosegi: «Buru argia izan dugu gai horien inguruan: biok»

Burua nahasten hasi, eta erabateko mendekotasuna eragiten dute, hainbatetan, zenbait gaitzek; halakoetan, zailtasunak izaten dira eritasunari loturiko erabakiak planifikatzeko. Alzheimerrak jotako familiek ongi dakite hori.

Antton Elosegi. 72 urte, Tolosan jaioa (Gipuzkoa). «Erretiratua naiz, eta, erretiratua izatearekin batera, zaintzailea; justu erretiratu nintzen unean ohartu nintzen nire andrea gaixorik zegoela, zaintzea tokatuko zitzaidala». Andrea esan du. Jende askorentzat izen osoa argigarriagoa da: Arantxa Gurmendi. Iragan hamarkadetan ezagun egin zen aktore lanagatik, bereziki ETBko Goenkale telesailean egindako rolarengatik. Alzheimerrak jota dago. 2009an antzeman zizkion gizonak lehen zantzuak. «65 urte zeuzkan. Ohartu nintzen gauza batzuk gaizki zihoazela, oso nabarmen; nola ez, Internetera jo nuen, eta espantu handiarekin ohartu nintzen beste erremediorik ez zegoela, sintoma horiek horrenak zirela». Gero etorri zen gaia ateratzea, medikutara jotzea, eta, prozesu baten ostean, diagnostikoa: 2011n jarri zioten izena eritasunari. E

http://www.berria.eus/paperekoa/1854/006/001/2016-08-24/buru_argia_izan_dugu_gai_horien_inguruan_biok.htm

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan