Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Whatsapparen aplikazioa osasun arloan

2016-10-04

Osatuberri 28. aleko irakurlearen txokoan irakurri ahal izan dugun moduan, Whatsapp-ak aplikazio onuragarriak eskaini ditzake osasun arloko langileei.  Gorlizeko Ospitalean lan egiten duen langile baten esanetan kasurako erabilera ezberdinak burutu daitezke.

Alde batetik, harreman pertsonaletan "terapia" modura erabili daiteke, eurek esate baterako Whatsapp talde bat osatu dute minbiziak jota dagoen lagun bati  laguntzeko eta duen aldartea hobetzeko; eta bestetik, arlo profesionalean aldaka hautsi eta Gorlizeko Ospitalean osatu diren pazienteentzat eta euren senideentzat aholkuak emateko ere erabilten dute. Hau da, errehabilitazio prozesuan segurtasunez aurrera egiteko auholkuak eskaintzen dizkiete.

Amaiera moduan, Whatsapp aplikazioan ez ditu alde txarrik ikusten; betiere, bere esanetan aplikazioaren erabiltzailearen eskuetan dago erabilera probetxugarria egitea.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan