Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

CSNk Garoña zabaltzeko baimena eman du

2017-02-20

Egunkari guztietako albistea dugu aste honetan: CSNk, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak baimena eman du Garoña zentralaren bizitza luzatzeko. Herritarren segurtasuna arriskuan jarriko duen erabaki horren aurka argudio asko eman dituzte ekologistek:

a) Hildakoak. Txernobil eta Fukushimako istripu larrietan 200.000-800.000 pertsona bitartean hil dira (Greenpeaceren 2006ko txostena). Beraz, arriskutsu baino arriskutsuagoa den energia baten aurrean gaude.

b) Galera ekonomikoak. Txernobil eta Fukushimako istripu larrietan 700.000 euroko galerak egon dira

c) Etxetik kanporatu dituztenak. Txernobil eta Fukushimako istripu larriengatik 500.000 pertsona bizilekuz aldatu dituzte, gehienak betirako.

d) CSNren ezgaitasuna. Belgikako CSNren homologoak, Segurtasun Nuklearreko Agentziak, Garoña bezalako hango bi zentral itxiarazi ditu Fukushimakoak bezalakoak direlako eta istripu kasuan, duten disenuagatik, seguruak ez direlako. Horrez gain, CSN buruan dauden 5 kideetatik bat bera ere ez delako arloko aditu teknikoa, alderdi politikoek izendatutakoak baizik. Horrez gain, edozein ikuskaritza motatan (ibilgailuetan, igogailuetan) baimenak gauzak konpondu arte ematen ez direlako (CSNk egin duenaren guztiz kontrakoa).

e) Zentral nuklearrak behar ez direlako. Estatutan dauden 5 zentralek energiaren %20 ekoizten dute baina momentu honetan behar dena baino bikoitza ekoiztu daitekeenez (40.000 Mw gastatzen dira eta 100.000 Mw ekoiztu daitezke)  arazorik gabe itxi daitezke

f) Energia nuklearra garestiena delako. Energia honi zentralen desmantelamendua eta hondakin toxikoak milaka urtetan zaintzeagatik duten kostua gehituko bagenie, alde handiz, gainerako energia guztiak baino askoz garestiagoak direlako. Izan ere, Europan herrialde askotan ez dute zentralik, energia berriztagarri gehiago dute eta gutxiago ordaintzen dute.

g) Arrisku larria duelako. Garoña Gasteiztik 45. eta Bilbotik 60. kilometrotara baino ez dago. Ordunteko urtegia soilik 37 km-tara. Istripu bat gertatzekotan Araba eta Bizkaia edateko ur egokirik gabe geratuko lirateke, Ebro arroko nekazaritza produktuak, enpresa eta etxeak... balio asko galduko lukete...

Utzi diezaiogun energia nuklearra erosteari. Pasa gaitezen energia berriztagarria eskaintzen diguten 20 enpresetako bati. Ia prezio berean eskaintzen digute elektrizitea eta ez dute gure eta gure seme-alaben etorkizuna hipotekatzen. Portabilitatea erraz egiten da.

Informazio gehiago: www.garonarekinmoztu.net

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan