Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun Biltzarrean izena emateko epea zabalik

2017-03-08

Aniztasunari buruzko Osasun Biltzarrean izena emateko epea zabalik dago!!

Data: 2017ko martxoaren 31an eta apirilaren 1ean

Lekua: Iruñean, NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan (Nafarroako Ospitalegune ondoan).

Helburuak: Osasun langileek euren egunerokotasunean bizi duten aniztasuna islatzea eta horren aurrean, osasun eta zenbait arlotako langileok nola jokatu ahal dugun aztertu, gogoeta egin eta jarraibideak eskaintzea bilatuko da.

Mahai-inguruak:

  • Sexu-nortasunak: beste begirada bat.
  • Osasuna eta generoak.
  • Ongizaterako bide desberdinak.

Prezioak

  • Arrunta: 95 €, Bazkideak: 90 €, Ikasleak: 25 € (bazkaririk gabe) eta Afaria 25 €.
  • Tailer aurrerapena: 5 €. Tailer batean izena emanez gero 5 euro gehiago ordaindu behar da eta, ondoren, tailerra egitean, diru hori itzuliko da. Izena eman duenari tailerrean ez agertzekotan ez zaio itzultzen.

Izena emateko  hiru era daude eta martxoak 30 arte egin daiteke:  

Antolatzaileak: OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Erantsita: Triptikoa.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan