Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Lurraldea eta Hizkuntza. Alternatibak

2017-04-25

Datorren apirilaren 29an (larunbata), 9:30-14:00 bitartean Eibarreko UEUren egoitzan (Markeskoan)  ALTERNATIBAK saio irekia antolatuko da.

Saioa “Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan kokatzen da eta  Begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarri nahi dira mahai gainean. Hori horrela izanda, euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak zabalduko dituzten garapen eta kudeaketa ereduak bilatu-partekatzea nahi da.

Sarrera librea izango da eta izena ematea  a.latatu@ueu.eus helbidean egin daiteke
 

Hau da saiorako prestatu den egitaraua:

9:30-10:00. Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria.
10:00-10:30. Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.
10:30-11:00 Xabier Harlouxet/Anaiz Agirre, BIZI mugimendu ekologistako kideak.
11:00- 11:30. Patxi Galarraga/Miren Vives, PROJEKTA-ko arkitektoak.
11:30-12:00 Kafe etena
12:00-14:00 Mahai ingurua. Azaldutako begiraden osagarritasuna bilatzen saiatuko gara eta lurraldea eta hizkuntzaren arteko lotura izango da hausnarketaren ardatz.

 

                                                                    

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan