Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Legedi osasungarriago baten alde

2017-05-09

Berria egunkarian Jon Darponek egindako kolaborazioaren berri izan dugu. Bertan, Euskadik azken hamarkadetan egindako ibilbidearen alderdi esanguratsu batzuk nabarmendu ditu. Besteak beste, tabakoaren aurkako onartutako araudia eta  Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko araudia. Araudi horien helburu nagusia, euskal gizarteko pertsonen bizi ohituretan aldaketak sustatzea da, osasun hobea izateko ahaleginean.

Baina ez hori bakarrik, Euskadik eta bertako erakundeek osasunaren eta ongizatearen aldeko apustu argia egin dutela adierazten du. Eta apustu horren lekuko garbia 2013-2020ko Osasuna; Pertsonen Eskubidea, Guztion Ardura Osasun plana da. Berak adierazi duen moduan, gizarte osasungarriago batean bizi bagara denok aterako gara irabazten.

 

                                                                                

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan