Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetza eta euskara Donostialdean

2017-09-08

Donostiako Bagera Elkarteak Osakidetzan gaur egun zein den euskararen egoera ezagutzeko hitzaldi bat antolatu du:

"Irailaren 12an, euskara Osakidetzan (Donostialdean) zein egoeratan dagoen aztertzeko asmoz Irene Gil Legarra (Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko –ESI- erdi mailako euskara teknikaria) gonbidatu dugu San Telmo Museoan arratsaldeko 19:00etan egingo dugun solasaldira.

Osasungintzan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik lan handia egiteko dagoela esaten da. Langile elebidunak nabarmen igo dira, 2005ean %7,7 ziren eta 2016ko abenduan %34. Urtetik urtera %2 igotzen ari da elebidun kopurua. Osasun zerbitzu batzuetan langileen %50 da elebiduna. Erizaintzan, 45 urtetik beherakoen %80k egiaztatuta du hizkuntza eskakizuna.

Solasaldi honetan Donostialdea ESIren egoeraren berri eman eta euskararen ezagutza erabilerarekin lotuko dugu. Osakidetzaren II. Euskara Plana oinarri hartuta abiarazi dituzten interbentzioen nondik norakoak azalduko ditugu, Lehen Mailako Osasun Zentroetan garatzen ari garen Gertu programan zentratuta:  Zergatik Gertu, non eta nola.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan