Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraz lan egitea arriskutsua al da? Aitor Montes Lasarte medikuaren iritzia

2018-01-29

Aitor Montes Garan:

Medikua naiz, eta medikuntza guk euskaldunduko dugu. Horretarako laguntza beharko dugu, konplizitateak: lankideak erakarri, euskaldunak adoretu, kudeatzaileak konbentzitu.

Euskara bion hizkuntza da, paziente eta profesionalarena, bertokoa eta horrezaz gain, ofiziala. Erantzukizuna, egotekotan, erdaldunena da. Ez gaitezen akerraren adarrak bezain gogorrak izan, ez diezaiogun lankideari errua bota: arazoaren muina erakundearen egitura, antolakuntza eta

Artikulu osoa, hemen.

Osakidetzan bagara euskaraz lan egin nahi dugunok, uzten badigute behintzat. Euskaraz hitz egin paziente euskaldunekin, behar den legez, eta euskaraz idatzi euren historia klinikoa, baita espezialistenganako deribazioak ere. Horixe baita euskaraz lan egitea: ahozko eta idatzizko harremanetan erabiltzea. Zoritxarrez ez dut ezagutzen hori egiten duenik, ezta dokumentazio klinikoa bere hizkuntzan eskatu duen euskaltzalerik ere. Are txarrago, lankideek zera diote: hobeto gazteleraz lan egitea, guztion onerako.

Gai honen inguruko ezjakintasuna, interesik eza eta kontzientzia falta izugarriak dira. Hizkuntzak arretan duen garrantzia aspalditik ari dira aztertzen nazioartean, batik bat hizkuntza gutxituen hiztun diren emakumeak, ez kasualitatez, baina hemen ez dakigu ezer ere ez. Ezta euskalgintzak ere.

Medikuok gure ahalmenaz jabetzen gara, badakigu huts egitea oso larria izan daitekeela. Pazienteen segurtasuna lehenesten dugu ororen gainetik, ahal dugun heinean kalteak saihestuz. Hori horrela, pazienteen gaineko oharrak euskaraz idaztea arriskutsua dela deritzote batzuek, langile erdaldunek ez dutelako tutik ere ulertuko. Horrenbestez, hobe gazteleraz idaztea, elebakarren mesederako: ulergarria.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan