Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraz bada, ikusiko zaigu irribarrea

2018-01-31

“Irribarre egitea ez da ezer kostatzen”, horixe da haurren ahoko osasuna zaintzeko kanpaina berriaren leloa, EAEko Osasun sailak eta Osakidetzak abiarazia. Euskararen Gizarte Erakundeen Behatokiaren blogean esan denez, euskaldunok gogoz egiten dugu irribarre osasun zerbitzuetan euskaraz egiten digutenean, baina, tamalez, urruti gaude oraindik bertan euskaraz soilik egiteko aukera eskuratzetik. Bada garaia euskararen normalizazioa azkartzeko erabaki irmoa hartzeko, 2003an onartu zen dekretua betetzeko, eta urteotan egin diren ahalegin handiekin jarraitzeko, horrela biderkatuko baitira irribarre borobil-borobilak.

Gogoratu behar dugu, Osakidetzak ez dituela bere zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzen, oraindik, 2003. urtean onartu bazen ere Osakidetzan euskararen normalizazioa arautzen duen dekretua. Urteotan, ahalegin handiak egin dituzte langileek, euskaraz gaitzeko, erabiltzaile euskaldunok pazientzia galanta erakutsi dugu, gure hizkuntza hautua ez zela errespetatzen ikusita ere, eta erakundeek prestatu dituzte planak, jarri dituzte baliabide batzuk, zenbait tokitan aurrerapenak egin dituzte…, baina ezin dugu esan osasun zerbitzuak euskaraz eskuratzetik gertu gaudenik. Eta bada garaia!

Zerbitzuak erabiltzailearen inguruan ardazten dira, pertsonekin lan egiten da, pertsonentzako. Horregatik, urteotan lortu dugun aurrerapen soziolinguistikoarekin batera joan behar du zerbitzu publikoen euskalduntzeak. Osasun zerbitzuetan euskararen normalizazioa bizkortzeko erabaki politikoa hartu behar du Osakidetzak, bermatzeko herritarroi euskara erabiltzeko aukera efektiboa. Horretarako neurri eragingarriak ezarri behar ditu: langileen kontratazioetan euskara eskatzea; ordezkapenen kudeaketa zuzentzea; egungo langileen euskalduntzea azkartzea; langileei laguntzea euskaraz lan egitera iristen; profesional berri euskaldunak jardun euskaldunean txertatzea; euskarazko arretan, lehen hitzetik euskaraz egitea, euskarazko zirkuituak antolatzea eta harremana euskaraz ziurtatzea horrela nahi duten pazienteei; komunikazioan euskarari lehentasuna ematea; eta abar.
 

Albiste osoa, hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan