Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Kanada, eredu. Aitor Montesen iritzia Argian

2018-02-16

Aitor Montes medikuak Kanada frankofonora egindako bidaia baten berri ematen du Argiako artikulu batean, bertako osasun arloko hizkuntza egoera Euskal Herrikoarekin alderatzeko. Funtsean, periferian ere, non hiztunen ehunekoa oso txikia den, egoera soziolinguistikoa eta legala eredu izan daiteke guretzat. Izan ere, hizkuntz eskubideak bete egiten dira, eta gaixoek arreta frantsesez jaso dezakete.

Quebecen, EAEn bezala, frantsesa hizkuntza ofiziala da, eta biztanleriaren gehiengoak frantsesez hitz egiten du. Hemen arreta frantsesez ematen da, maila guztietan, leku guztietan, ahoz eta idatziz, ehuneko ehunean. Ingeles hiztunek ordea zailtasunak dituzte zerbitzua ama hizkuntzan jasotzeko.

Egoera soziolinguistikoa eta legala oso ezberdina da Quebecetik at, non milioi bat frantses hiztun bizi diren. Ontarion biztanleriaren % 4´3k hitz egiten du frantsesez, Manitoban % 3′5k; konparaziorako, Tuteraldean euskaldunen portzentajea antzerakoa da.

Hala eta guztiz ere, badabiltza. Goi-mailako ikasketak frantsesez burutzeko 11 unibertsitateen sarea eratu dute, Consortium National de Formation en Santé delakoa. Gurean, (EAEn) aldiz, medikuntza euskaraz ikastea ezinezkoa da, Nafarroan erizaintza euskaraz ikastea ezinezkoa den bezalaxe.  Ontarion 779 arreta guneek ematen dute zerbitzua frantsesez ( bostetik batek), eta 19 dira zerbitzua frantsesez soilik ematen dutenak. Hemen ez dago euskara hutsean lan egiten duen gunerik. Historia klinikoa frantsesez idaztea posible da, eta horrela jasotzen du Ontarioko sendagileen elkargoak. Hemen ez dago euskarazko historia klinikorik, ezta euskararen arnasgunerik euskaldunenean ere.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan