Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ingurune elebidunean komunikazioa hobetzeko gaztelera hutsezko ikastaroa?

2018-03-05

OEEn gutun hau jaso dugu. Osakidetzak komunikazioa hobetzeko ikastaro bat antolatu du eta eduki guztia ikusita, eta erabiliko den hizkuntza, euskararen arrastorik ez dago.

Hori dela eta salaketa gutun hau zabaltzen ari da:

Azpian daukazun mezua Arrasateko Lehen Mailako Arreta Unitateko osasun-langileok (erizain zein medikuok) jaso dugun mezua da.

Osakidetzako prestakuntza planaren barruan, `Komunikazio eraginkorra´ izenburua duen ikastaro bat eskaintzen zaigu.

Konturatzen bazara, ikastaroa gaztelera hutsean eskaintzen da. Hori ez da larriena.

Kezkagarria dena, zera da: osasun langileon komunikaziorako gaitasuna hobetzea du helburu, pazienteei arreta hobeago bat emateko.  Baina ez du hizkuntza kontuan hartzen, non eta eremu elebidun batean. Komunikazio zehatza, objektiboa, emozioak, teknologia berriak, enpatia... hainbat gauza aipatzen dira, baina hizkuntza ordea ez. Hizkuntzarik gabeko komunikazioa.

Euskara planaren tarteko ebaluazioan kultura-aldaketa aipatu da. Hizkuntzaren gaia ezin da kanpotik txertatu, erakundearen barnean eraiki behar da, erdigunean jarriz. Komunikazioa errespetuzkoa eta eraginkorra izateko, edozein pazienteari era egokian helarazi behar zaio informazioa, betiere bere hizkuntza eta oinarri kulturala kontuan hartuz.

Osasun arretak ezin du pazientearen edo giza-talde baten kultura edo nortasuna kolokan jarri. Hizkuntza ez baita komunikaziorako tresna soilik; identitatearen osagarria ere bada.

Zerbitzuak erabiltzaileen beharren arabera antolatu behar dira, pazientean zentraturiko arreta izango bada. Arretaren oinarriak duintasuna eta errespetua direlarik, eta norbanakoaren premiak azaltzeko hizkuntza ezinbestekoa aitortuz, hizkuntza arretaren parte dela onartu beharra dago: ez da aukerazko edo hautazko osagaia, arreta eta hizkuntza batera doaz.

Hori horrela, ikastaro honek iraungita dauden aurreiritziak berresten eta sustatzen ditu. Osakidetzaren lerro estrategikoen, irudi korporatibaren, kode etikoaren aurka dago, baita gure jarduera arautzen duen kode deontologikoaren aurka. Ez du legea betetzen, eta euskaldunontzat iraingarria izan daiteke.

 

Ikastaroko deialdia

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan