Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Aldarria Osakidetzak ikastaroa bertan behera utzi dezan

2018-03-14

Osakidetzak plataforma bat jarri du abian osasun-langileen artean ezagutza partekatzeko eta zabaltzeko: jakinsarean. Bertan eskaintzen den ikastaroak komunikazio egokia du helburu, baina hizkuntzaren garrantzia -eta are gutxiago, euskara- ez du aipatzen.  Horren harira, Aitor Montes Lasarte medikuak aldarria egin du Argiako blogean, berau bertan behera utzi dezaten eta prestakuntzaren arduradunak bere karguari uko egin diezaion.

Duela gutxi, ‘Komunikazio eraginkorra’ izenburua duen ikastaroa eskaini zaigu. Ikastaroa gaztelera hutsean da, ohi legez. Horrek, berez, langileon hizkuntza eskubideak urratzen ditu eta gure arteko hierarkiak ezarri. Baina hori ez da txarrena. Ingelesez balitz ere moldatuko ginateke euskaldunok, txapela buruan munduan ibilitakoak baikara.

Txarrena pazienteekiko duen errespetu falta da. Ikastaroak langileon komunikaziorako gaitasuna hobetzea omen du helburu, pazienteei arreta hobeago bat emateko asmoz. Baina ez du hizkuntza kontuan hartzen, non eta eremu elebidun batean. Komunikazio zehatza, objektiboa, enpatia, teknologia berriak, emozioak… hainbat gauza aipatzen dira, baina hizkuntza, ordea, ez. Hizkuntzarik gabeko komunikazioa. [...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan