Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Osasuna eta Hizkuntza: Erronkak eta aukerak" jardunaldia irailean

2018-05-25

EHUk eta Osakidetzak jardunaldi bat antolatu dute osasuna eta hizkuntzari buruz irailaren 13 eta 14rako, Udako Ikastaroen programazioaren barruan. Bilbon izango da, Bizkaia aretoan. Matrikulako prezioak atxikitako pdf-an edo EHUko udako ikastaroen webguneko loturan topatuko dituzue. Aipatzekoa da hainbat deskontu daudela (batzuk maiatzaren 31ra arte). Adibidez, EHUko ikasleei %70eko beherapena egingo zaie.

Helburuak

  1. Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertu eta eraginkorrak izan daitezkeen lan-ildoen proposamenak planteatzea
  2. Hizkuntza-gaitasun aurreratuak garatuz euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzeko proposamenak aurkeztu eta aztertzea.
  3. Osasungintzako profesional euskaldunen sarea sortzeko estrategiak eztabaidatzea.

 

 

Programa

2018-09-13

15:30 - 15:45

Irekiera ekitaldia

15:45 - 16:15

“Euskara lan-hizkuntza Osakidetzan”

  • Felix Zubia Olaskoaga Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua, OEEko kide eta UPV/EHUko irakasle-ikertzailea

16:15 - 16:45

“Pazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketak eremu elebidunetan: Pazientea arretaren erdigunera”

  • Iñaki Santamarina Renteria UPV/EHUko medikuntzako ikaslea

16:45 - 17:15

“Euskararen erabileraren aktibazioa lan munduan”

  • Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterra
  • Pello Jauregi Etxaniz UPV/EHUko irakasle-ikertzailea

17:15 - 17:30

“Euskararen erabilera eta presentzia handitzeko Osakidetzako praktika egoki batzuk”

  • Irene Gil Legarra Donostialdea ESIko euskara teknikaria

17:30 - 17:45

“Osasunbidean pausuak emanez”

  • Lazaro Elizalde Soto Nafarroako Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuburua

17:45 - 18:15

Geldiunea

18:15 - 18:45

“Osasungintzako profesional euskaldunen sarea, Osagaiz aldizkaria eredu”

  • Jose Ramón Furundarena Salsamendi Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua eta UPV/EHUko irakasle-ikertzailea, OEE eta Osagaiz aldizkariaren zuzendaria

18:45 - 19:30

Osasungintzako profesional euskaldunen sarea osatzeko proiektuen proposamenak. Osakidetzak, Osakidetzako zentru kontzertatu batek, Osakidetzako BAME-ek, eta OEEk. Abiapuntu izango diren zenbait ideia aurkeztuko dituzte 45 minututan (bakoitzak 5 minutu). Ondoren, 15 minutu egongo dira debaterako.

19:30 - 20:00

Posterren aurkezpenak (posterren egileei zuzenean egindako lanen inguruko galderak egiteko tartea)

2018-09-14

09:00 - 09:30

“Osasun-arreta espezializatuan euskara txertatzeko proiektua”

  • Bidane Petralanda Mendiola UPV/EHUko Medikuntzan graduatua eta Osakidetzako bekaduna

09:30 - 10:00

“PROM-en garapena euskaraz Osasun Mentalean”

  • Leire Erkoreka González Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, psikiatra eta OEEko kidea
  • Naiara Ozamiz UPV/EHUko irakasle-ikertzailea

10:00 - 10:30

“Nazioarteko elkarlanerako aukerak eta estandarrak etorkizuneko Planei begira”

  • Aitor Montes Lasarte Familia medikua, Aramaio, Arraseteko LMAU, Debagoieneko ESI, Osakidetza eta OEEko kidea

10:30 - 11:30

“Osakidetzako Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planerako neurri zuzentzaileak”

  • Xabier Arauzo Uriarte Osakidetzako Euskara Zerbitzuburua

11:30 - 12:00

Geldiunea

12:00 - 12:45

“"Aitzinatu" programa: Hizkuntza-gaitasun aurreratuak garatuz euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzeko programa”

  • Joseba Ezeiza UPV/EHUko irakasle-ikertzailea eta irakasle-ikertzaileen hizkuntza-prestakuntzaren arduraduna
  • Itziar San Martin Egia UPV/EHUko irakasle-ikertzailea eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea

12:45 - 13:30

“BAME-en euskarazko formakuntza”

  • Hiart Arratibel Etxeberria Arabako ESIko BAMEa

13:30 - 14:00

Posterren aurkezpenak (posterren egileei zuzenean egindako lanen inguruko galderak egiteko tartea)

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan