Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Profesionalentzako tailerrak, herritarrentzako hitzaldia eta urteko jardunaldiak Bilbon Basurtuko ESIren esku ekainaren 5,6 eta 7an

2018-05-29

Bosgarren aldiz, Bilbao-Basurtu ESIk Etengabeko Prestakuntzako Jardunaldiak antolatu ditu. Gaia osasun-arreta pertsonalizatua izango da. OEEtik “Nutrizio Osasungarria: Teoriatik Praktikara” tailerrera joateko gonbita egiten dizuegu, euskaraz izango baita. Doakoa da, baina ezinbestekoa da izena ematea Jakinsarean bitartez.

Noiz: Ekainaren 5ean, 15:30-19:30 bitartean.
Norentzat: Profesional guztientzat.
Hizlariak:
- Ramón Barceló - Onkologia Medikoko Zerbitzua
- Oihana Monasterio - Bilbao Basurto ESIko nutrizionista

Elikadura orekatua eta osasungarria, oinarrizkoa da nutrizio zuzena egiteko, gaixotasunak prebenitzeko eta osasun fisikoa eta mentala zaintzeko. Baina, badakigu nola egin? Badakigu zer jaten dugun, eta horrek zer ondorio dituen? Moda, mito eta mirarizko dietetatik aparte, Ramón Barceló dk. onkologoak eta Ohiana Monasterio and. nutrizionistak lagundu egingo digute otorduak bizi-estilo bihurtzen. Eta, ikasteko modurik onena ikusi, sentitu eta egitea denez, gonbidatu egiten zaituztegu eurekin batera menu zaporetsu eta osasungarri bat prestatzera. Ez galdu esperientzia hau!

Behean atxikita, deskargatzeko:

  1. Jardunaldien programa
  2. Izena emateko jarraibideak.
  3. Tailerraren kartela.
  4. Ekainaren 7ko ekitaldiko informazioa.
  5. Jardunaldien aurkezpen-gutuna.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan