Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iruzur zantzuak EPEetan?

2018-06-05

Gaurko Berriako albisteak dioen bezala, Osakidetzako espezialitate batzuetako EPEetan iruzur zantzu argiak agertu dira. Hainbat lekukok dioenez, arduradunek aurretik erabakitzen dute lanpostua nori emango zaion, eta proban zer ariketa sartuko den esaten diete. Emaitzen arteko aldea da froga nagusia. Salaketa formalik egin ez den arren, lekukotasun ugari bat datoz.

Gutun batek sortu zuen txinparta joan den aste amaieran. Donostiako ospitaleko hodietako kirurgiako zerbitzuko buruak, Jose Maria Egañak, eskutitz bat bidali zion Osakidetzako zuzendariari, oposizioko azterketen inguruan kexatzeko. Batetik, azaldu zuen azterketa zaila zela: «Neuk ere ez nuen gaindituko». Azterketako epaimahaian dago Egaña. Bestetik, iradoki zuen ariketak filtratu egin zituztela, eta Basurtuko ospitalea aipatu zuen zehazki: «Azterketa 31k egin zuten, bostek gainditu, eta haietako lauk Basurtuko ospitalean lan egiten dute. Pelotoiko gainerakoen aldean, dozenaka puntu gehiago dituzte. Zaila da emaitza hori zoriaren kapritxoekin justifikatzea».

[…]

Ordurako, hala ere, zabalduak ziren susmoak beste espezialitate batzuetan ere. Medikuen Euskadiko Sindikatuak mezu bat zabaldu zuen ostiralean: aztertu zituela ordura arteko proben emaitzak, eta «filtrazio» arrastoak daudela. Datu horien arabera, azterketen bigarren partean daude gorabehera handienak. Kasu klinikoak jartzen dizkiete, eta horiei erantzutea da zeregina. Epaimahaiak zuzentzen ditu horiek, eta berealdiko aldeak daude. Esate baterako, anestesiologian: azterketa egin zutenen ia erdiek, 203 medikuetatik 98k, ez zuten hamarretik puntu bat ere lortu; 35ek, berriz, bederatzi puntu baino gehiago. Anestesiologian, lehen zatian ere badaude aldeak: bi medikuren probek 80 puntutik gora dituzte; batez bestekoa 40 puntu da.

[Jarraitzen du]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan