Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Wikinagusi lantegia

2018-06-08

Adi! Datorren uztailaren 2an Baionako Etxeparen lizeoan tailer berezi bat egongo da doan, batez ere nagusei zuzenduta, UEU eta Euskal Wikipedia elkartearen esku. Ekainaren 25era arteko epea dago izena emateko.

Barnetegi digitala: Wikipedia/Wikimedia.
Euskaraz aritzeko oinarrizko softwarea ezagutu eta erabili ondoren, Wikipedia/Wikimedia egitasmoak ezagutzeko aukera egongo da. Bukatzeko, ikastaroaren muina ,Wikipedia/Wikimedian aditu moduan parte hartzeko aukerak aurkeztuko dira eta lan horietan “ikasleek” oinarrizko trebakuntza lortzea da azken helburua. Lantegi hau EWKE eta UEUren artean elkarlanean antolatu da.

Irakasleak
- Iñaki Alegria Loinaz
UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea/ikerlaria. UEUko zuzendari-ohia. UEUkidea.
- Galder Gonzalez Larrañaga
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE)
- Kepa Sarasola Gabiola
Informatikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta euskararen ikerketan dabilen IXA taldeko kidea. UEUko kidea. UEUko Zuzendaria.

Helburuak
Wikimedia familiako egitasmoak ezagutzea eta ADITU moduan lan egiteko aukerak ezagutzea eta berorietan trebatzea.

Programazio osoa, matrikulaziorako argibideak eta bestelako oharrak ikusteko, jo webgune honetara.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan