Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz osasun-zientzien aldizkaria: aurtengo lehen ale arrunta kalean da!

2018-07-03

Kalean da jada Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren 2018ko lehen ale arrunta. Biltzarraren ale berezia eta gero, orain ohiko egiturari jarraitu diogu, eta hainbat eduki interesgarri topatu ahal dugu www.osagaiz.eus webgunean.

Esate baterako, depresioaren teoria neuroinflamatorioa; Benlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabidean; Elgetako farmazian II motako Diabetes Mellitusa (DM2) pairatzeko arriskua antzemateko programa; Jarduera fisikoan oinarritutako programa batean parte hartzen duten gaixoek beren patologiaz, nutrizioaz eta bizi-ohiturez duten ezagutzaren azterketa; Hemolisi masibo barreiatua eta Clostridium Perfringens; Giza histologia orokorra; Traumatologia eta Hiesa hiztegi terminologikoak...

Aurreko aleak ere webgunean bertan daude eskuragarri.

Osagaiz aldizkaria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortu zen iaz, osasun-zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barne eta guztion lanak izango dira ongi etorriak.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan