Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Elkarrizketa Berrian Joxerra Furundarena OEEkideari Osagaiz-i buruz

2018-07-26

Duela pare bat egun Berriako Edu Lartzangurenek elkarrizketa egin zion Joxerra Furundarena OEEkide eta Osagaiz aldizkariko zuzendariari. Izan ere, OEEk eta UEUk sorturiko aldizkariak urtebete egin berri du, eta lehen urrats hauetako nondik-norakoen berri eman zuen Furundarenak. Dakizuenez, aldizkariaren ale guztiak sarean daude eskuragarri, baita liburutegi askotan ere.

Euskarazko 'The Lancet'?

Baina zer asmo du Osagaiz-ek: euskarazko The Lancet bat izatea? Noski, nazioarteko medikuntza aldizkari bat sortzea baino askoz apalagoa da helburua, Furundarenak azaldu duenez: «Osasun munduko profesionalen artean euskaraz ere argitaratzeko eta irakurtzeko ohitura sustraitu nahi dugu».

Ikertzaileek ponentziak eta bestelakoak aurkezten dituzte OEEk antolaturiko batzarrean. «Parte hartzaileek beti esaten ziguten horiek sakonago eta formalago landuz gero argitaratu egingo lituzketela». Furundarenak badaki puntako artikuluak beste agerkari batzuetara joango direla, baina, halere, «badaude beste lan asko sarri argitaratu gabe geratzen direnak». Azken horiek dira Osagaiz aldizkariak begiz jotakoak.

[Jarraitzen du]

Horrelako dibulgaziozko albisteek garrantzi handia dute osasun-gaiak gizarteratzeko eta profesionalok ere zer dagoen jakin dezagun, beraz, eskerrik onenak. Gogoratu artikulurik bidali nahi baduzue hemen topatuko duzuela informazio guztia.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan