Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz zenbaki berria argitaratu da

2018-11-02

Dakizuenez, 2010ean eta 2014an egin bezala, aurten ere Osasun-Zientzietako Euskal Ikertzaileen topaketa egin da UEUren egoitza akademikoa den Markeskoan, Eibarren, urriaren 25ean. Bertan ikerketa-talde bakoitzak bere ikerketa-lerroak eta lanak aurkeztu ditu, eta osasun-arloko ikertzaile euskaldunek elkar ezagutzeko parada eduki dute.

Bada, galdu bazenuen, ez etsi, bertan esan zirenak biltzeko Osagaiz ale berria argitaratu baita, aurtengo bigarren ale berezia, maiatzeko Osasun Biltzarrekoa eta gero.

Beti bezala, http://www.osagaiz.eus/ webgunean dago dena eskuragarri, bai ale berezi honen aurkibidea informazio guztiarekin, bai aurreko ale guztiak ere. Ale berezi honetako gaiak asko izan dira, hiru bloke handitan sailkatu direnak: biomedikuntza, neurozientziak eta osasuna. Guztira, 8 poster eta 20 ahozko komunikazio baino gehiago.

Eman begiratu bat!!!

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan