Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

EHUko Euskara Plan berria: Medikuntzako graduaren egoera kezkagarriari aurre egitea

2019-01-11

Berria egunkaritik datorkigu albistea. 2022ra arte indarrean izango duen Euskara Plan berriaren harira, Euskal Herriko Unibertsitateak aditzera eman du Medikuntza graduan daudela ikasketak euskaraz egiteko oztoporik handienetakoak, eta arreta berezia eskainiko zaiola datozen urteotan. Horretarako, mediku egoiliarriei irakasteko baimen berezia ematea da proposamena.

Azken hilabeteotan eduki ditugun bi berri pozgarri ere aipatu dute: ikasleen %40 gutxienez euskaraz matrikulatu ahal izatea bermatuko dela eta Galdakaoko Ospitalea praktiketarako sarean sartu izana.

Gurpil baten traza du: mediku euskaldun gutxi, praktika klinikoak euskaraz bideratzeko sendagile gutxi, eta, beraz, euskaraz prestatutako mediku gutxi etorkizunerako. Gurpil hori hausteko neurriak proposatu ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitateak euskara plan berrian. Ikusita nolako zailtasunak dauden praktika klinikoak mediku espezialistekin euskaraz egiteko, proposatu du mediku egoiliarrek parte hartzea prozesu horretan, haiek bideratzea euskaraz ikasten ari direnen praktika batzuk. Hori egiteko, venia docendi baimena emango liekete: alegia, unibertsitate ikasketak emateko baimena. [...]

Planean bereziki aipatu dute medikuntzako graduaren egoera, eta ospitaleko praktikak euskaraz egiteko neurri gehiago proposatu. Kontuan izatekoa da azken hilabeteetan aldaketa gehiago egin dituztela gradu horretan: ikasleen %40 euskarazkoak izan daitezen bermatuko dute matrikulan, eta Galdakaoko Ospitalea sartu dute praktiketarako sarean. Planaren arabera, euskaraz matrikulatzeko kanpaina egingo dute.

LAB sindikatuak kritikatu egin du euskara-plana, zehaztasunik eta baliabiderik gabea delakoan.

Albiste osoa, hemen.

Euskarazko matrikulazioa bermatzeari buruzko info+, hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan