Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Arretaren normalizazioan hizkuntza ezinbestekoa da

2019-02-01

Nafarroan SMN Nafarroako Mediku Sindikatuak grebara deitu ditu herrialdeko medikuak. Herenegun izan zen lehen eguna, eta lanuzteak egingo dituzte otsailaren 7, 14, 21 eta 28an ere. Deialdiaren letra txikiak —euskara eskakizuna lan deialdi publikoetatik kentzeko eskaerak, adibidez— eta greba hauteskundeetatik hain gertu egin izanak mesfidantza eragin dute osasun sektorean, eta hainbat eragilek ez dute protesta babestu, OEEk barne. Izan ere, arretaren normalizazioan hizkuntza ezinbestekoa da.

[...] Nafarroako OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak ere kritika gogorra egin dio SMNri, greba deialdian euskarari egiten zaion aipamenarengatik, batez ere: «Aldarrikapen batzuekin ados egon gaitezkeen arren, bada puntu bat osasungintza euskalduntzearen kontra doana erabat; izan ere, euskara ez baloratzea eta euskarazko profila duten lanposturik ez egotea eskatzen dute».

Nafarroako OEEren esanetan, «ezinbestekoa da pazientearen hizkuntza errespetatzea», eta, horretarako, euskarazko mediku lanpostuak sortu behar dira: «Euskaraz eta gaztelaniaz ongi moldatzen diren profesionalek, komunikazioari dagokionez, zerbitzu hobea ematen ahal diete Nafarroako biztanleei».

Horregatik, osasun langile euskaldunen elkarteak txarretsi egin du «euskara baremoetatik ezabatzeko» asmoa: «Arrotz sentiarazi nahi gaituzte gure etxean, bai gu, langileok, eta baita gure paziente euskaldunak ere».

Albiste osoa, Berriako albistean.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan