Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Humanizazioaren garrantzia osasun-jardueran

2019-09-19

Garako "Osasuna osotasunetik dator" interesgarri gerta dakiguke osasun-arloko langileoi edota edozein pazienteri. Medikuntzaren humanizazioaren inguruan dihardute bi elkarrizketatuek. Biek ala biek liburu bana idatzita, horiei buruzko azalpenak ematen dituzte.

EGUN BATEAN ERITU ETA FONENDOSKOPIOAREN BESTALDEKO TAUPADAK BERE AZALEAN SENTITU ZITUEN SENDAGILE GISA MINTZATU ZEN JOSE LUIS PAULIN. ZAINTZAILE BEZALA, ALDIZ, ANJEL LERTXUNDI IDAZLEA, BERE BIZITZAKO «ESPERIENTZIARIK BEREZIENA» IZAN DEN EMAZTEAREN GAIXOALDITIK IKASITAKOTIK BATEZ ERE. EDERKI OSATU ZUTEN ELKAR.

Luis Paulinek osasun-sistema piramide batekin alderatzen du, osasun-arazoa muturra izanik eta gainerakoa pertsona eta giza formakuntza delarik. Bestalde, Lertxundi medikuek eta idazleek haien ezberdintasunean dituzten parekotasunez mintzatzen da. “Idazleak luma du bere bisturia”. Luis Paulin eta Anjel Lertxundik beren gogoetak partekatu zituzten. Hain zuzen ere, lehenengoa sendagile gisa mintzatu zen eta bigarrena, berriz, zaintzaile moduan, emaztearen gaixoalditik bizitako esperientziatik hitz egiten du.

Orokorrean biek ideia berbera partekatzen dute. Azken finean, osasuna osotasuna dela azpimarratzen da eta osoa ez dena gaixoa dela. Medikuntza humanizatzea lagungarria da; hurbilagokoa izatea, tratu ona izatea, laguntza eta berdinen arteko oreka sustatzea. Medikuntzan akats larriena komunikazio falta izaten baita gehienetan.

Onurak, frogatuta

Inportanteena arazoa konpontzea dela pentsa dezakegu batzuetan, baina humanizazioaren onurak frogatuta daude. Adibidez, akats mediko larrien %80 komunikazio faltagatik gertatzen dira.

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan