Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Itzulbideri aukera bat eman diezaiogun

2019-10-03

IXA taldeak eta Itzulbideren Osakidetzako arduradunek ekimena azaltzeko eta proiektuaren egokitasuna zein izan daitekeen adierazteko testua argitaratu dute. Bertan diotenez, Itzulbide ez da euskararen normalizaziorako oztopo izateko jaio, eta ez du normalizazioa baldintzatuko, kontrakoa baizik: baliabide izan nahi du. Gainera, izaeran eta praktikan ikerketa-proiektua da, beraz, oraindik ikusteko dago ea helburuak beteko dituen. Oraindik erabakitzeke dago ea Osakidetzan txertatuko den, baliagarria den frogatzen baldin bada soilik erabakiko da txertatzea.

Baliagarria dela frogatzen bada, Osakidetzaren informazio-sisteman txertatuko da tresna, baina, horretaz gain, tresna honen garapena osasun arloko komunitate osora heda liteke (enpresa publiko eta pribatuetako profesionalak, farmazialariak, unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko osasun arloko ikasle eta irakasleak, egoiliarrak, elkarte profesionalak) eta euskararen esparru geografiko osora. Euskara ikasten ari diren profesionalentzat ere tresna lagungarria izan daiteke. Laburtuz, Itzulbideren balizko erabilera historia klinikotik haratago joan liteke.

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan