Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren Osasun Biltzarra abian da: Prebentzioa auzolanean

2019-11-13

Noiz: 2020ko maiatzaren 8an eta 9an.
Non: Bilbon, Medikuen Elkargoan.
Aurreko biltzarrak nolakoak izan diren ikusteko, sakatu
 hemen.

Egitaraua
Komunikazioa bidali
Komunikazioak aurkezteko jarraibideak

 

Auzolana aspalditik datorkigun ohitura eta ekintza da Euskal Herrian, baserri giro eta munduarekin lotuta batez ere. Nork ez du artajorrarena edo artazuriketarena entzun, zer egiten zen halakoetan: auzokoak batu, zeregin jakin bat burutzeko, horrekin batera auzoko berri izateko, eta lan arin-gogorraz gainera, baita momentuaz gozatzeko ere; hortik artazuriketatik datozkigun hainbat kantu eta dantza.
Gaur egun baserrietan barik herri eta hirietan bizi gara gehienok baina badira gune horietan ere auzolanaren gomuta duten beste proiektu batzuk, auzolanaren ezaugarriak betetzen dituztenak: batera ekin, elkarri lagunduz, eztabaidak onartuz, gogoz egindakoa ordainsari bakartzat.
Osasun arlora ekarri gura genuke auzolanarena aurtengo OEEren Biltzarrean, osasunaren prebentzioari ekinez zehazki. Prebentzioa bere zentzurik zabalenean hartuz, zenbat eta zabalago, orduan eta auzolanerako aukera gehiago izango da eta. Prebentzioa neurrira egokituz, badira honetan ere larregikeriak eta. Bizi-ohitura osasungarriak zelan garatu, adinaren arabera haurtzarotik zahartzarora, norbere kontura baita taldean ere, bata bestearekin, eskolan, etxean, osasun zentroan, auzoan. Eta euskararen beraren osasun eta prebentzioari arreta berezia jarriko diogu, hoba ez.
Guneotan dabiltzan hainbat lagunek euren bizipenak eta ideiak plazaratuko dituzte, baina gogoan izan, auzolanak berak dioenez, Biltzarrera gonbidatuta zaudeten guztion ekarpenen zain gaudela.

 

Komunikazioak eta posterrak bidaltzeko epea zabalik

Gogoratu Biltzarrean komunikazioa edota posterra aurkeztuta parte hartu daitekeela, urtero bezala. Epea 2020ko urtarrilaren 15era arte luzatuko da. Goiko estekan topatuko dituzue jarraibide xeheak.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan