Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren urteko irakurketa

2020-01-31

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2019 urteko irakurketa argitaratu zuen joan den urte bukaeran.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz.

Lan mardula bezain interesgarria da, interesa eduki dezakeen inorentzat pdf moduan atxikita topatuko duzue. Euskara arloan egiteke ditugunen erradiografia polita izan daiteke.

Bost atal ditu, hurrenez hurren: atarikoa, hizkuntza-politikek emandakoa, hauteskunde-urtea Hego Euskal Herrian, herri-gogoa eta azkenik, ondorio nagusiak.Horien artean adostasuna nabarmendu dute, lehenik, soziala, ondoren, politikoa, eta horren oinarrian Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa.

Aurrera!

Horrela, Kontseiluak bi jauzi egin beharra aurreikusi du. Lehenik eta behin, adostasun sozialak eraikitzeko prozesu sendoa egingo dugu, eta ondoren, adostasun sozial trinkoak baliatuz adostasun politikoen eremua jorratuko dugu.

Lehenengo jauzia izango da 2020rako erronka nagusia, alegia, Kontseiluko bazkideak eta Kontseilutik aparteko gizarte eragileak adostasun horretara ekartzea. Hortaz, adostasun soziopolitikoak eraikitze aldera, gizarte eragileak sustatzaile izatea nahi dugu. Askotan aipatu izan den gisan, hizkuntzen normalizazio-prozesuak gizarte osoa zeharkatzen duten prozesuak dira, eta beraz, euskalgintzatik aparteko eragileen parte hartzea ere ezinbestekoa da.

Bestetik, merkatuko indarren eraginez egungo gobernantza-eredua ezbaian jartzeko geroz eta ahots gehiago altxatzen ari diren garaian, gobernantza-eredu berri batean gizarte eragileon papera gero eta garrantzitsuago izan behar dela uste dugu. Horrela, gizarte eragileon arteko adostasunak eta aliantzak lantzeak, halako gobernantza-eredu bat bultzatzeko egokiago kokatzen gaitu, gizarte eragileok ahaldunduz. [jarraitzen du…]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan