Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Laguntzak euskara B2 mailara arte ikasteko

2020-03-09

Euskaltegietan dagoen ikasleen % 70 gutxi gorabehera B2 mailan edo baxuagoan dago. Otsaila erdian aditzera eman zenez, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, zenbait udalekin batera, dirulaguntza berriak emango dituzte B2 mailara arte. Neurri horrek ez du ikasteko aukera guztiz bermatzen, matrikula oraindik ere aldez aurretik ordaindu behar delako, (gero dirua itzultzen da), baina aurrerapausu handia dela esan genezake.

Diru itzultzea lortzeko bi baldintza nagusi bete beharko dira: alde batetik, ikasleek % 75eko asistentzia izan beharko dute, bestalde, aprobetxamendua (dagokien kurtsoa gainditzea) eskatuko da.

"Guztira ia lau milioi euro jarriko dira, 3.928.000 euro zehatz-mehatz. Horietatik, Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro bideratuko ditu aurten (iaz baino 525.000 euro gehiago; 2018an baino 1,2 milioi euro gehiago); Bizkaiko Foru Aldundiak, 480.000 euro; Arabako Foru Aldundiak, 185.000 euro; Gipuzkoako Foru Aldundiak 42.000 euro; eta, azkenik, EAEko udal ezberdinek 221.000 euro. Ekarpen horiez gain, erakundeek bestelako diru-laguntzak eskainiko dituzte C1 eta C2 mailetako ikasleentzat"  [jarraitzen du...].

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan