Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldiko ariguneak sortzen zabiltza jada?

2020-07-17

Aurtengo Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, bi aste osoz.  Norbanako gisa lehen edizioan bezala parte hartu ahal izango da, eta bi aste horietan euskaraz egiteko ahobizi edo belarriprest rolen artean aukeratu ahal izango da. Izena emateko epea irailean zabalduko da.

Baina, aurten, berritasun bat dago, enteratu zara? Talde gisa parte hartzeko aukera egongo da. Animatuko zara zure osasun-zentroan arigunea sortzera? Irailaren 27an ariguneetan izena emateko epea amaituko da. Horregatik uztailean eta irailaren hasiera bitartean gaia lantzea komeni da.

 

Talde gisa nola hartu daiteke parte? ARIGUNEAK

  • Arigunea euskaraz lasai aritzeko gunea da: ulertuko diguten eta guk euskaraz egin ahal izango dugun eremu bat da, seinaleztatuta egongo dena, hau da, euskaraz egiteko gune euskalduna.
  • Sortzeko zer behar da?
  1. Talde natural horren kide guztiok euskaraz ulertzea: bulegoko langileak, arreta ematen dagoena edo daudenak...
  2. %80k rol pertsonaletako bat aukeratzea (ahobizi edo belarriprest izango gara) eta arigunea osatzeko ados egotea.

 

  • Bi arigune mota dago:
  1. Kanpo ariguneak kanpora begirako lana egiten dutenak: paziente edota herritarrei arreta aurrez aurre, telefonoz eta telematikoki euskaraz eskaini ahal diegunean. Ordutegi osoan bermatzeko gai izan behar gara bi aste horietan.
  2. Barne ariguneak: barruan (langileen artean, zuzendaritzan…), lankideen artean euskaraz egiteko konpromisoa hartzen denean. Ordutegi osoan hau ere.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan