Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun publiko eta kolektiboaren alde: "Txertoak, zertan gabiltza?"

2020-08-03

Irailaren 19an Donostian topagune berezia antolatzen ari dira txertoen gaiari buruzko eztabaida publikoa egon dadin. Parte hartu nahi?

Gaia: Txertoak, zertan gabiltza?

Helburuak:
-elkarrizketa publiko aberatsa eta kalitatezkoa.      
-informazioa partekatzea, ikuspegi guztiak entzutea eta elkarrengandik ikastea
-adostasunak lortzea, osasun publikoaren eta kolektiboaren alde

Nor dago gonbidatuta?
-Zer esana duen edonor
-Emaginak, pediatrak, medikuntza eta osasun arlokoak, gurasoak, lege adituak, ekoizleak, administrazioa, elkarteak, hezitzaile eta zaintzaileak, aldizkari eta idazle espezializatuak... gogoan izan, dibertsitaterik zabalena, oso ondo etorria.

Antolatzaileak:
Guneak Zabaltzen. Orain arte hainbat eztabaida publiko antolatu dute gizartearen parte-hartzea eta elkarrizketa modu autonomoan sustatzeko. Topaketak elebidunak izaten dira, eta euren funtzionamendua euskaraz bideratzen dute nagusiki.

Animatuko gara?
-Talde eragilean parte hartzeko: 638.733.223 / guneak.zabaltzen@gmail.com (Begoña, Maria eta Eleder)
-Joateko asmoa baduzu abisatu mesedez: oee@oeegunea.eus

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan