Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Eztabaida anitz eta publikoa txertoei buruz

2020-09-11

Guneak Zabaltzen taldeko kideek aurrera egin dute Topagune irekiarekin, eta jada izena emateko aukera dago, irailaren 19an izango da Donostian.
 
Osasunaz euskaraz eta modu parte-hartzailean aritzeko aukera dugu, bor-bor dabilen gai baten inguruan adituon eta arituon ikuspegia emateko eta osasun-arloko profesionalon ikuspegiak sozializatzeko.
 
Eman izena hemen.
 
 

Txertoak: zertan gabiltza?TzG

Irailaren 19an (10:30-19:00) Donostian topagune parte-hartzailea          ESP

Zer hartu behar dugu kontuan txerto bati buruz erabakitzean? Nola eragiten diote txertoek eta txertatze-egutegiak osasunari? Zein da legedia eta nazioarteko panorama? Zer berri dakar covid-19 aldiak?

Horrelako galderak buruan, irailaren 19ko topagune berezirako gonbidapena duzu honako hau. Zer lortu nahi dugu?

-elkarrizketa publiko aberatsa eta kalitatezkoa.
-ikuspegi guztiek toki izatea, eroso, seguru, harmonikoki.
-informazioa partekatzea, ikuspegi ezberdin guztiak entzutea eta elkarrengandik ikastea.
-adostasunak, osasun publikoaren eta kolektiboaren alde.

Ikasteko gogoz dauden eta galderak/zalantzak dituzten adiskideak izango dira solasaldien ardatz.

Non? Uliako Mintegiak Parkeko Berotegian (6) Donostia

Noiz? Irailaren 19an larunbata. 10:30 Harrera 11:00-19:00 topagunea. Programa osoa hemen. Sartu/atera lasai, komeni zaizun uneetan. 

Izen-ematea, taulatxo hau beteta (3 min)

Bazkaria tokian bertan. 10 €-tan aukera, edo norberak etxetik ekarritakoa

Umeekin etorri nahi? Oso aukera aproposa, naturgune ederrean gara eta izen-ematearekin abisatuz gero, zaintzaileak etorriko dira!

Nork deitua? Guneak Zabaltzen ekimenak

INFO+:             638.733.223         guneak.zabaltzen@gmail.com

Zabal-zabaldu gonbidapena: emaginak, pediatrak, medikuntza eta osasun arlokoak, gurasoak, lege adituak, ekoizleak, administrazioa, elkarteak, hezitzaile eta zaintzaileak, sindikatuak, aldizkari eta idazle espezializatuak. Iritzi eta ezagutza dibertsitaterik zabalena, oso ondo etorria!

Begoña, Maria eta Eleder

Guneak Zabaltzen  -      638.733.223     -       www.guneakzabaltzen.eus

 

ps. Gune Irekiko (Open Space Technology) topagunea izango da. Egunaren hasieran, agenda hutsik, bakoitzak nahi dituen elkarrizketa gaiak proposatu ahalko ditu. Egun osoan txokotan ibiliko gara jardunean eta bakoitzak erabakiko du non ibili, batetik bestera. Egunean zehar hitz egindakoen laburpen-txosten publikoa egunaren bukaeran eskura izango dute parte-hartzaileek. Batzar autoeratua, askea, emankorra, atsegina.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan